XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Garbiketa amaitu genuenean atzera bizkortu eta upelari emango genion izena zela eta Mirtok eta biok burruka egin genuen.
Nik hain nuen gogoko
- Txorakeriak! -esan zuen Mirtok amorruz-.
Umetxoen ideiak baino ez dauzkazu!
Horrelako izenik ere,
- Zergatik ez ba? eutsi nion nik.
Izen ederragorik! Upelean pintura gorriarekin idatziko dugu, eta jendeak urrutitik datorrela ikustean esango du:
- Koadrilakoei behintzat ez esan -esan zuen Mirtok-, barre egingo dizute eta.
Indarrez oihukatzen hasi ginen nonbait, zeren Aitona zer gertatzen ote zen ikustera etorri bait zen.
-
Alegia: zure haserrea gainditzen saiatu behar duzu.
Zuetako bat bestearekin haserretzen denean, erantzun baino lehen hamar arte konta dezala, eta bere haserrea amaituta egongo da.
Aitona joan bai, joan egin zen, baina Mirtok berean jarraitzen zuen:
- Nola pentsa dezakezu horrelako txorakeriarik?
- Bat .. bi... hiru... -hasi nintzen buruz kontatzen
- Aurora txikitxoa ere barrez hasiko da -ekin zion Mirtok nik erantzuten ez nuela ikusita.
Lau... bost... sei...
- Jakina, ez duzu erantzuten.
Zer esan zenezake ba?
- Zazpi... zortzi... bederatzi...